Charlie Bucket lau logeladun etxe batean bizi zen hiri handi baten inguruetan bere familiako sei heldurekin batera: aita, ama, aitona George, amona Georgine, aitona Joe eta amona Josephine. Aiton-amona bakoitzak bere logela zuen, gurasoek beste bat eta Charliek ere berea.

Charlieren etxe aurrean Wonka lantegia zegoen, mundu osoko lantegirik handiena eta ospetsuena zen, txokolate-lantegi izugarri bat.
Charlieren jaki gustokoena txokolatea zen baino urtean behin baino ez zuen lortzen txokolate zati bat dastatzea. Bere urtebetetze egunean, Charliek opari gisa txokolatina bat jasotzen zuen berak bakarrik oso-osorik jateko.
Willy Wonka jaunak, txokolate-lantegi ospetsuaren jabeak, Pondicherry printzearentzat txokolatezko jauregi erraldoi bat eraiki zuen behin. Wonka jaunak jauregia lehen bait lehen jan beharko zuela abisatu zion printzeari urtu ez zedin, baino oraindik gaur egun zutik jarraitzen du jauregiak.
Eskolara joaterakoan eta handik itzultzerakoan, egunero, txokolate lantegi izugarri haren albotik pasatzerakoan astiro-astiro ibiltzen hasten zen Charlie, sudurra gora-gora jarrita, eta arnasa sakon hartzen inguruan zuen txokolate-usain zoragarria hartzeko.