Honi buruz
Haur eta gazteen artean euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko webgune berriadda Irakurlans. Egitasmo honek, haur eta gazteengan pentsatuz testuinguru ludiko bat sortu nahi du, benetan irakurtzea esperientzia aberasgarria eta plazerra bihurtu dadin beraientzat. Horretarako aipatu webgunean, katalogo eguneratu batetaz aparte, formatu ezberdinetan jasotako irakurleen iruzkinak biltzen dira.
Iruzkinak, bideo, audio edota idatziz bidaltzeko aukera dute erabiltzaileek. Hala, teknologia berrien erabilerak bultzatuta, gazteen artean ematen ari diren joerak aprobetxatu nahi dira eta jada badiren esperientzia batzuk ‘booktuber’-ak kasu, testuinguru orokor baten barnean txertatzea da helburua.