Kandinskyren tradizioa

Egilea: Ramon Saizarbitoria

Argitaletxea: Erein


Nolakoa da liburuko Miren pertsonaia?

Nolakoa da liburuko Manu pertsonaia?

Zer gertatu zen pasarte honen ondotik? Oso dotore jantzi ziren lehen aldiz larrutan egin behar zutelako. Mirenek erabaki zuen birjintasuna galtzeko unea iritsi zela; bide batez, Aitorren umore txarra baretzen ahal zen ikusi nahi zuen, azkenaldian biolento samar baitzegoen eta pentsatu zuen horregatik izaten ahal zela.

Zer deskubritu zuen Mirenek pasarte honetan? Ertzainak, isunen koadernoan arretatsu idazten zuen bitartean, azkarregi zihoala esan zion. “Azkarregi” esan zuen eta gero, berriz ere agiria begiratu ondoren, “azkarregi, Manuel”, ahots atseginez, isuna jarri beharrak pena emango balio bezala, eta ni, noski, erabat harrituta geratu nintzen. Harrituta gutxi esatea da. isunaren papera bete ondoren ertzainak ea izenpetuko al zuen galdetu zion baina, nolanahi ere, izenpetu gabe ere berdin ordaindu beharko zuela. Aitorrek izenpetu egin zuen eta, ondoren, martxan jarri ginen berriro

Zer gertatu zen pasarte honen ostean? - Atsegin zait Manu- esan nion, zentzu bikoitzarekin jolastuz. Aurpegia ferekatu nahi izan nion Manu atsegin zitzaidala esaterakoan, baina nire eskua aldendu zuen; zakarkeriarik gabe baina aldendu egin zuen, trafikoak arreta osoa eskatzen ziolako aitzakiarekin. Ondoren, gidatzen jarraitu zuen isilik, muturtuta, soa errepidean iltzatuta eta hala jarraitu genuen etxeko bebarrura iritsi ginen arte. Ez zuen motorrik itzali eta apenas kendu zituen begiak haizetakotik. Agerikoa zen ez zuela musu bat emateko asmorik. “Atsegin zait Manu” errepikatu nuen berriro, penaz, eta une hartan ez nekien zenbateraino izan zitekeen egia. - Ni Aitor naiz- esan zuen, lehor.