Manila konexioa

Egilea: Jon Arretxe

Argitaletxea: Elkar


Zein da Simon Artabe eta Etxeberen arteko harremana?

Zer gertatzen ari da pasarte honetan? Nork hitz egiten du eta zertarako? - Zer berri? –ahapeka. - Kanbioa behar duzu, ezta? –itxura aspertuko andreak, disimulu handirik gabe. - Segun eta zer erosteko den. - Hemen kalitatea baino ez da saltzen. Kanbioa beharko duzu, dena dela. Simonek, saltzailearen tinkotasunari kontra egin ezinik, hogei euroko billetea luzatu zion, eta andreak bost euroko billete ajatu bi eta hamar kakahuete itzuli zizkion.

Zer gertatzen da pasarte honen ostean? - Zer, ez zara jaitsiko, ala? –galdetu zuen azkenean laguntzaileak. - Ni? Zeuk jaitsi behar duzu! - Kotxea utzi behar dizut, ala? Jakina, Etxebe! Orain zuk baino askoz beharrezkoagoa dut. Paseoan berehala helduko zara Manila-ra, eta nik ezkutuan hitz egin behar dut Juanitarekin, ez hor kanpoan mundu guztiaren aurrean. Bestela ohartuko dira gure informatzailea dela, eta badakizu nolako etorkizuna daukan txibato batek kale gorrian.

Pilar Ladron de Gebarak zertarako erabiltzen zituen pantera arrosak?

Nolakoa da Kasianen eta Dorinen arteko harremana? Adibideak eman itzazu:

Nor da Kabrrrrroia! Kabrrrroia esaten duena? - Kabrrrrroia! Kabrrrrrroia! - Zozketa egingo dugu lumatu eta garbitzea nori tokatzen zaion erabakitzeko? –proposatu zuen burusoilak. - Konforme –erantzun zuen kopetiledunak-, baina lehenengo zeregina neure esku utzi, bai? Kasianen onespen keinuaren ondoren, Dorin harraskara joan zen eta aurkitu zuen aiztorik zorrotzenari heldu zion gogor. Gero buelta eman zuen eta, presarik gabe, loro berritsuarengana hurbildu zen, irribarre maltzurra bibotepean. - KABRRRRROIA! KABRRRRROIA!

Zeri egiten dio erreferentzia paragrafo honek? Zer gertatzen da? Alavesen himnoaren doinu zoila hasi zen aditzen iluntasunean. Ia minutu batez luzatu zen musika eta bat-batean eten zen, letrak “animo pueeeees, valiente Deportivo…” esango lukeen zatian, gutxi gorabehera. Ez zen ezer gertatu. Isilune baten ondoren, bigarrenez hasi zen himnoa entzuten, bigarrenez luzatu zen minutu inguru bete arte, eta berriro eten zen bat-batean.