Martaren infernua

Egilea: Pasqual Alapont

Itzultzailea: Koro Navarro Etxeberria


Zer gertatzen da pasarte honen ondotik? - Martatxo, neska, zuk dena nahi duzu: urak egin dituzu oraintxe. - Zer nahi duzu egitea? - Nola edo hala atentzioa eman behar –bota zuen Carmenek-. Mingaina aterata ibilarazten gaitu beti. - Tapizeria! –kezkatu zen Braulio-. Estal ezazue zerbaitekin –eta koipez zikindutako zatar bat eman zien. - Zuk ipurdian daukazu sentsibilitatea, zergatik ez didazu burdinazko palanka bat ere ematen?

Pasarte honetan zer deskubritu zuen Martak? Jaiki eta kartoizko kutxa handi bat hartu zuen mutilaren gauzak paketatzeko, Héctor bere bizitzatik urruntzeko, sekulan berriz ez ikusteko, izurriak jotako baten jantziekin egingo litzatekeen bezala. Orduan, liburuak hartzerakoan, disketeen kutxa lurrera erori eta zabaldu egin zen. Ez zegoen disketerik batere haren barruan. Martak edukia mahaiaren gainean hustu zuen eta aho-zabalik geratu zen.

Héctorrek nola lortu zuen pasarte honetan ageri den dirua? - Baina ez daukagu sosik ere, hobe dugu etxean geratu, oraindik ez didate ezer ordaindu –esan zuen neskak. Une hartantxe, Héctorrek, prestigitadore bat bailitzan, billete-sorta bat atera eta billeteak lau haizetara bota zituen, airean biraraziz. Marta seko harrituta geratu zen konfeti-zaparrada hura ikusita.

Pasarte honetan geratutakoarekin, zer pentsatu zuen Martak? - Please, where is hotel Astoria? –galdetu zuen une hartan turistak. Héctorrek, tankera itxuratia hartuz, eskua estutu zion ingelesari, eta serio-serio erantzun zion, gentleman baten aire hantustearen eta letragabe baten adierazmolde sinkopatuaren artean, ahoskera berariaz kaskarrarekin. - My name is Dick –esan zuen. - Pleased to meet you –erantzun zuen besteak irribarre batez-. My name is John. - The teacher is English –jarraitu zuen Héctorrek erabateko soseguaz. John izenekoak handi-handi zabaldu zituen begiak. - Sorry? - Sorry hi, txatxua, eta entzun ezak ondo, galduko haiz-eta bestela.

Zer dakizu testu honetan aipatzen den eraztunari buruz? “Héctorrek Marta hasiera-hasieratik jakin-minez eduki zuen eraztun bat erabiltzen zuen; zilarrezko zigilu bat zen, eta behatz txikian janzten zuen; inizial batzuk zeuzkan grabatuak, hain apainduak, non urrutitik zailak baitziren asmatzen. Oso fina zen; ez zen jaunartzeko ohiko zigilu urre-kolorea, areago zen emakume-eraztuna, maitasunezko oroigarria-edo”.

Zer gertatu zen pasarte honetan? Julia sen hutsez, bere burua estaltzen hasi zen, baina amorrua eman zion, zeinek eta halako morroi nazkagarri batek ikaratzea. Hala, nahiz eta lotsak akabatzen egon, mantso-mantso bildu zen toailan. - Atea itxia zegoela uste nuen –esan zuen poliki, eskuila hartuta, bere sumin guztia orrazteko ekintzan ipiniz. - Ilea lehortzea nahi? –esan zuen Héctorrek xuxurlo batean. Desirak ahotsa dardarazten zion.

Zer gertatu zen pasarte honetan? - Bueno, martxa egin behar duzue, bestela igogailua galduko duzue. Hartu duzue dena? –galdetu zien Héctorrek. Carmen eta Julia luzatzen ari ziren alde egiteko garaian, atzeneko unean haien adiskideak agertu beharko balu bezala, urte-erdi lehenagoko bere aurpegi alai harekin, eta amesgaizto hartatik esnatuko zituelakoan.