Piztiaren begiak

Egilea: Alberto Ladron Arana

Argitaletxea: Elkar


Zer gertatu zen pasarte honen ondotik? - Iruñeko adiskide batek eman zidan zure berri –erran zuen-. Manu Moure. Milenaren dantzak erritmoa galdu zuen. Dasilvak irribarre egin zuen bere baitarako. Neskaren urduritasunari antzematen zion, kirats bat bezala zeriola gorputz txikitik, uhin ia ikusgarrietan.

Zer gertatzen da pasarte honetan? Non ikusi zituen irudiak? Irudiak pantailan agertu zirenean, Dasilvak bihotza azkartzen sentitu zuen. Kamerak bete-betean hartzen zuen telefono kabina. Urrun samar ikusten zen, pantailaren bazter batean, baina irudien kalitatea nahiko ona zen. Plaza hutsik ageri zen, kaleargien karameluzko tonuak tindaturik. Segundoak astiro igarotzen ziren kameraren erlojuan. Dasilva pantaila ia ukitzeraino hurbildu zen. Liluraturik, gizon hura ikusi zuen kabinan sartzen eta dei laburra egiten.

Nor da Manuel García Fuentesilla?

Zer gertatzen ari da pasarte honetan? Nork deitu zion Dasilvari?