San Ferminetan, Lesakan

Egilea: John Andueza

Argitaletxea: Elkar


San Ferminetan Lesakan liburuko protagonistak Bilboko Axular institutuko DBHko laugarren mailako gela jakin bateko ikasleak dira. Institutu hori hiriko jendetsuena da eta tribu guztietako ordezkariak bildu dira bertan.

Laugarren mailako E taldean, 14 ikasle dira guztira, eta Nikolas Egidazu tutorea, Barrabas, desesperatuta ibiltzen da askotan ez dakielako nola gobernatu bere ikasleak.

Ikasturte honetan, besteetan ez bezala, giroa lasaia, txukuna eta zintzoa da.

Kontatzen diren gertaeren protagonista nagusia Danel Zubia da, Ximon Egaña bere lagunmina da eta Amaia Jimenez bere bizilaguna eta ikaskidea da.

Gertaerak Aste Santu inguruan izaten dira

Laugarren E-ko ikaskideak dira protagonistak eta protagonista Nagusia Danel Zubia da. Laugarren E,ikastetxeko ospe eta fama onena duen gela da.

Ebaluazioko azterketetan, Danelek ez ditu hiru irakasgai gainditu.

Danelek ohitura handia du telefonoari aurikularrak entxufatu eta musika entzuteko (Gatibu, Berri Txarrak, Marea, Vendetta…)

Ximonek askotan Daneltxo deitzen dio Daneli

Ximoni ez zaio gustatzen Amaiaren kuadrillarekin ateratzea, baina, haiekin ateratzekotan, nahiago du igerilekura joan

“San Ferminetan Lesakan”, Ximonek Danel agurtzerakoan erabiltzen du sarritan, han elkar ikusiko dutela esanez

Ximon Egaña Danelen lagun hoberena da, Donostiako Alde Zaharrean bizi da, Aldamar kalean, Rekalde tabernaren parean. Ximon klaseko ikaslerik onenetakoa da eta irakasgai guztiak gainditu ditu.

Danel Ximon eta Amaiaren auzo berean bizi da

14. Andrea, Ximonen bizilaguna, gaixorik dago, leuzemia dauka; ama bera jaio aurretik hil zen eta aita lanik gabe dago azken bi urteetan. Haur gaixoa sendatzeko Houstoneko ospitale batera eraman beharko luke aitak, baina ez dauka horretarako dirurik

Danelen familiak Trinitate plazatik hurbil txoko bat dauka eta bertan biltzen dira sarri Danel, Ximon eta Amaia, eta tarteka institutuko beste lagunak ere bai

Mamerto, filosofiako irakaslea, espezialista da komentario bakarrarekin gelan sekulako porrusaldak sortzen

Amaia Jimenez Ximonen neskalaguna da eta haren lagunak, Lide, Irati Li-Mei eta Naroa dira. Amaiaren ustetan, Danel lotsatiegia da neskekin eta nesken aurrean oskola jantzi eta uxatu egiten ditu.