A!

Egilea: Lorena Martinez Oronoz

Argitaletxea: Cénlit Ediciones

Ilustratzailea: Lorena Martinez Oronoz

Otso bat haur batengana hurbiltzen da eta oihu egiten dio. Hasieran, haurra harritu-izutu egiten da, baina, gero, indarra hartu eta oihua itzultzen dio, eta lehia irabazi. Otsoa burumakur urruntzen da. Haurra, harriturik, atzetik doakio eta maitasun-keinu bat oparitzen dio. Haurrak bere bidea jarraitzen du; zerbait aldatu da haren baitan. Otsoaren baitan ere bai.