A ze parea!

Egilea: Karlos Santisteban Zimarro

Argitaletxea: Desclée

Hormetan, hostoen artean eta zuloetan ezkutaturik, hainbat izaki bizidun daude. Izugarri gustatzen zaie lur bustian ibiltzea eta belar eta barazkietako hosto berdeak jatea. Eskuan lupa izango bazenu beharbada beldurtu egingo zinateke. Munstro baten aurrean zaudela pentsatuko zenuke. Uiuiui... Ez zaitez larritu. Et, et! Zaude lasai. Lupaz ikusita erraldoiak dirudite, baina adar mugikor horiek norenak eta barraskilo batenak dira!

 

Karlos Santisteban

Karrantza, 1960. Ia literatura arlo guztietan idatzi badu ere, azken urteotan bereziki haur eta gazte literaturari ekin dio eta zeregin horretan ume-gazteturik sentitzen da. Bilduma honetan “Hura abentura!”, “Oporren zirrara”, “Tximeletak dantzan”, “Sorbaruk ez du harririk nahi”, “Udalekua, hura lekua”, “Jostailu zahar, jostailu berri” eta “Aitaren bihotza” aurkituko dituzu.