Ahazten diren gauzak

Egilea: Aritz Gorrotxategi

Argitaletxea: Erein

Narratiba, 113. Galdera da: nork aukeratzen ditu gogora ekarri nahi ditugun memoria puskak? Zergatik pilatzen dira pasarte batzuk gainontzekoak galtzen diren bitartean? Pentsatzen jarrita, dibertigarria da gure memoria kudeatzen duen gorputz burokratiko oso bat irudikatzea, bere mezulari eta kontseilari propioekin, galeriaz galeria denak, oroitzapen bihurri baten bila. Badirudi, ordea, memoria kontuetan ezer ez dela menturara gertatzen. Beraz, gu geu gara gogoratzen dugunaren eta ez dugunaren erantzule. Bitxia da onartzea: geu gara gure memoriaren arduradun bakarrak.