Altzoko Handia eta Kutixiren gezurrak
Egilea: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Erein
Ilustratzailea: Irrimarra
Altzoko Handia bilduma, 1. Migel Joakin Eleizegi, gigantismo gaixotasuna izan zuen gazteak, 2 metro eta 41 zentimetro neurtzera iritsi zen. Altzoko Handia deitzen zioten, herri hartan jaioa baitzen, eta izen hori jarri diogu haurrei zuzendutako literatur bilduma honi, pertsonaia hori izango duelako protagonista. Album formatuan argitaratuak, Koldo Izagirreren testu poetiko eder banarekin eta Irrimarrak sentsibilitate handiz irudietan emanak.