Ameliak txakur bat nahi du
Egilea: Testua: Tim Bowley / Irudiak: André Neves
Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka
Batzuetan itzulinguruka hasi behar izaten dugu norabait iristeko; bi puntaren arteko bide laburrena ez da beti bide zuzena. Amelia itzulinguruka dabil txakurkume bat nahi duenean. Hori du estrategia. Arranoa edo balea, zaldia edo elefantea. Gero eta gauza xelebreagoak esaten ditu Ameliak, aita konbentzitzen saiatzeko.
Haurrak zeinen axeriak izan daitezkeen erakusten digu istorio honek, eta, bestetik, zer kasu gutxi egiten diegun helduok haurrei hutsalkeriak diruditen gauzetan. Kontakizunak oso egitura nabaria du. Tim Bowleyk ahozko literaturaren baliabideak erabili ditu –errepikapena eta progresioa–, irakurlearen arreta bereganatzeko.