Amets anfibio
Egilea: Edu Zelaieta Anta
Argitaletxea: Ibaizabal
Ilustratzailea: Eneko Ugarte
Gaia: Ametsek anfitrioi lanak egiten ditu etxera datozen lagun Ekuadortar batzuekin. Girotzea: Gaur egun. Laburpena: Batzuetan inurriak nabaritzen zituen Ametsek sabelean. Ez zitzaion askotan gertatzen, ez; egun berezietan batez ere. Halako egun batean, Ekuadorretik etorritako lagunak etxera heldu eta inurriak Ametsen sabelean lanean hasiko dira berriro. Nola zen aitak esaten duen hitz arraro hori? Anfitri ... anfiti ... Amets, inurriak sabelean eta hitz bihurriak ahoan, anfibio bihurtuko da!