Amets handi bat
Egilea: Testua eta irudiak: Felipe Ugalde
Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka
Bazen behin ñañarro bat
amets handiak zituena, irrikan zegoen hazteko,
handia izateko, norbait izateko,
ez pasatzeko... inoren oharkabean.
Album irudidunentzako II. Compostela Saria irabazi duen lana balio literario handiko kontakizun labur-laburra da, irakurlea maien mitologiaren eta astronomiaren mundu liluragarrira daramana.
Felipe Ugalde mexikarrak krokodilo baten istorioa kontatzen digu: krokodiloak handitzea du ametsa, denboraz eta espazioak gaindi ere handitu nahi du, munduan duen bizitzatik haratago ere. Giza espeziearen eta gizabanakoaren metefora bat da, gehien-gehienetan hazi eta bizitzan geure arrastoa utzi nahi baitugu. Krokodiloaren gisara, zerbait handia egitera deituak gaude, baina ez dakigu zertara eta nola lortu, eta bide horretan gure inguruko guztia suntsitzen dugu.
Osagarriak: liburu-azala elementu fosforeszenteekikoa; izar argitsuen irudiak dituen xafla bat darama erantsirik, gelako sabaian konstelazioekin jostatzeko.