Amona Vladimiraren urrezko hortza
Egilea: Ignacio Sanz
Argitaletxea: Ibaizabal
Ilustratzailea: Eugenia Ábalos
Itzultzailea: Antton Olano (Rosetta Testu Zerbitzuak)
Vladimira amona bitxia da. Clementino aitonarekin batera, armiarmen zirkua sortu zuen eta, sidekar motorrarekin, mundu osotik bidaiatu ziren beren ikuskizunarekin. Itzulipurdiak eta malabarismoak egiten ditu; harrituta uzten ditu guztiak. Urrezko hortza du, eta distira berezia izaten du hortzak bilobei bere abenturak eta istorioak kontatzen dizkienean. Bere bilobetako batek amona harrigarriaren iragan artistikoa eta amets zoroak gogoratzen ditu.