Arimaren hezur hautsiak
Egilea: Alfredo Garcia Azpilikueta
Argitaletxea: Autoedizioa
Drama, umore, maitasun, erotismo, izu eta gizatasunaren inguruan hausnarketara daraman eleberri abstraktua da Arimaren hezur hautsiak. Mota ezberdinetako hainbat testuz osatutako collage modura, biziraupen eta bakearen berreskurapenerako bidaia batean zehar garamatza. Ez dago garai zehatz batean girotua, ezta ezein generori atxikia; bilbe bat iradoki eta ondoren hautemangarri ez diren erreferentzien bitartez lortzen du, zu zeu, irakurle, izan zaitezen istorioaren protagonista nagusia. Idazki bakoitzaren gatazka eta garaipenek irakurlearengan doaz ehotzen, zeina ohartzen doan zati bakoitza beste zer edo zer zabalago baten barruan dagoela, era berean, istorio guztiek osatzen duten multzoa irakurtzen ari den horri dagokion zerbait bilakatzen delarik. Irakurterraza adina sakontasunezko irakurketa da honakoa.