Atzeraka nabil
Egilea: Lutxo Egia (Ilustratzailea: Eider Eibar)
Argitaletxea: Elkar
Gaur goizean, ipuin honetako protagonistak bere bizitzako erabakirik inportanteena hartuko du: atzeraka ibiliko da hemendik aurrera. Halere, aitari ez zaio batere ideia onik iruditzen; aurrera begira ibili behar dela esaten dio, etorkizunak zer dakarren ikusteko eta estropezu ez egiteko. Aitak, horregatik edo, erabakiko du etorkizuna iragarriko dion emakume sorgin batengana joatea.