Atzorako geratu dena

Egilea: Ana Urkiza

Argitaletxea: Alberdania

Bizi zaitezke iraganean, etorkizunean, denboraren iraganari begira, edo ondorengoei ustez utziko diezuna ondu nahian… Edo menturatu zaitezke ideia, hitz, irudi edo pentsamendu bat lekuz kanpo jartzen, mundua irauliko baduzu… Nahikoa dukezu, horretarako, galdera bat harago egitea edo erantzun ezezagun bat irudikatzea, mugak gainditu eta egunerokoaren gurpilean zangotrabatzen zaizkizun ateak irekitzeko…