Aurpegiko ubeldurak
Egilea: Antton Kazabon
Argitaletxea: Elkar
Erietxean dago Matilde, senarrak emandako azken jipoiak utzitako arrastoak sendatzeko asmoz; bere burua defendatzeko, baina, erabaki gogorrena hartu behar izan zuen, eta orain luze eta zabal hitz egingo dute gertaera hartaz, haren zergatiez eta ondorioez, bere alaba Enarak, honen mutil-lagun Aingeruk, seme Lukaxek…
Elkarrizketaren teknika erabiliz, kaleidoskopio bat eraiki du egileak, pertsonaien arabera hainbat perspektiba eta ikuspegi eskainiz, eta gertaerei buruzko informazioa ere apurka-apurka emanez, irakurleak amaieran istorio osoa berreraiki dezan, eta bere ondorioak atera.