Barazki mokadu goxoak

Egilea: Kaskazuri jatetxea

Argitaletxea: Ttarttalo

Ilustratzailea: Estudio Jose Lopez

Itzultzailea: Miren Arratibel Garmendia

"Barazki mokadu goxoak" errezeta liburua Donostiako Kaskazuri jatetxeko sukaldean ondu zen. Sasoian sasoiko sukaldaritza maite dute han, eta ezin hobeto dakite zein garrantzizkoa den produktua dagokion unean erabiltzea; horrekin batera, oso kontuan hartzen dute jakien aurkezpena. Esperientzia hori guztia bilduta, bada, errezeta bilduma berde-berdea osatu du Kaskazuri etxeko sukaldari taldeak propio liburu honetarako, eta omenaldi bikaina egin diote sukaldaritza landu, koloretsu, usaintsu eta, batez ere, zaporetsuari. "Barazki mokadu goxoak" honek biltzen dituen errezetak Elias Argote buru duen sukaldari taldeak landu ditu; gidariarekin batera, liburu honetarako ezinbesteko lankide izan dira Diego Bergara, Nerea Aznarez, Miren Zaldua eta Mikel Nicolas taldekideak. Kaskazuri jatetxe ezagun eta ospetsuan aritzen dira guztiak, Donostiako Salamanca pasealekuko kokaleku paregabean.