Basoko begiak
Egilea: Iñaki Sanz-Azkue
Argitaletxea: Autoedizioa
Ilustratzailea: Ainara Azpiazu Aduriz
Mieltxok metak egitea du gustuko. Meta handiak egin, eta bitartean, aitonaren istorio ederrak entzutea maite du. Izan ere, aitonaren kontakizunek mundu magiko batera eramaten dute etxeko txikia: basajaunen eta basoko begi handien mundura.
Kondairen eta errealitatearen muga lausoan mugitzen den ipuin honek Mieltxoren bizipenetan murgilduko du irakurlea, udazken koloreko istorio goxo eta misteriotsuan.