Bazen behin baso magiko bat

Egilea: Chris Riddell

Argitaletxea: Ibaizabal

Ilustratzailea: Chris Riddell

Itzultzailea: Aitor Arana

Gaia: Ohiko maitagarrien ipuinen omenaldia eta parodia. Girotzea: Grimm anaien istorioetako ohiko basoa. Laburpena: Kapa Orlegitxok Rapunzel-ek antolatu duen jaira heldu nahi du. Ibilbidean, haur ipuin tradizionalen irakurleek ezagutzen dituzten pertsonaia batzuekin egingo du topo: hiru txerriekin, Edurnezuri ipuineko sorginarekin, Urrezko Marikixkurren hiru hartzekin, hamabi printzesa dantzariekin etab. Topaketa bakoitzean, egileak bere asmamena erakusten du eta pertsonaien istorio ofiziala aldatu egiten du. Kapa Orlegitxok jaira heltzea lortu du; benetako ospakizuna da, ipuinetako protagonistez josia.