Beldurraren gaztelua (1): Thuluhcen eskua
Egilea: Guido Sgardoli
Argitaletxea: Mezulari
Ilustratzailea: Edwin Rhemrev
Itzultzailea: Aitor Arana
Ene adiskide maite eta dohakabeak: Has zaitezte dardaraka, Beldurraren Gazteluan hotzikara jaun eta jabe da eta! Ez dago Jason anaiak baino ausartagorik, apustu latza egin dutelako: gau bat emango dute hiriaren kanpoaldean dagoen etxe abandonatuan. Etxe barruan, kristalezko kanpai baten azpian, esku momifikatu bat aurkituko dute, azal beltz eta luzeetakoa... Barryk eta Lyndonek laster egia ikaragarria jakingo dute: eskua bizirik dago! Armiarmak bezain arina da, noranahi igotzen da eta jauzika dabil. Helburu bakarra daukala dirudi: bi anaiak txikitzea.