Belle, Landetako sirena
Egilea: Mikel Garmendia
Argitaletxea: Begiko (Zubia-Santillana)
Ilustratzailea: Mikel Valverde
Koldo eta Itziar Landetara joango dira gurasoekin. Aurtengo oporrak laburrak izango dira, bi anai-arrebek errekuperazioetarako ikasi behar dutelako. Landetan Belle ezagutuko dute. Bellek kontatuko dizkien istorio eta sekretuek zeharo aldatuko dute gure bi laguntxoen bizitza.