Berant Erdi Aroa. Bizimodu berri baten bila

Egilea: J.M. Olaizola Lazkano “Txiliku” (Ilustratzaileak: Juan Carlos Nazabal, Jose Anjel Lopetegi)

Argitaletxea: Elkar

Seigarren ipuin honek Argia eta Aritz neska-mutikoen familia Aranotik Donostiara bizimodu berri baten bila joan zenekoa kontatzen digu. Oinez abiatu, eta barkuan iritsiko dira Donostiara, Urumea ibaian barrena. Han osaba Gartzea saskigilearekin elkartuko dira guztiak.