Bere aitaren alaba

Egilea: Anne Berest

Argitaletxea: Alberdania

Itzultzailea: Jon Muñoz

Hiru ahizpa dira eleberri honetan protagonista. Bizitzak banatu egin ditu, baina gaur aitaren etxean bildu dira urtebetetze bazkari baten kariaz. Oroitzapenak sortzen dira haurtzaroko beren etxera itzuli direnean. Keinu urduriak, mingainean trabatzen diren hitzak, mahaiaren inguruan esertzera lehiatzen diren haserreak… Ohikoak izaten dira halako elkarganatzeetan. Postre garaian, berriz, luze ernemuindutako bonba lehertu da: komentario zaurigarri baten ondoren, familiako sekretu bat agerian geratzen da, eta hiru ahizpen bizitza ez da aurrerantzean bera izango, ez da bera izango aitarekin daukaten harremana ezta gazterik hil zen amarengandik gordetzen duten oroitzapena ere. Berest-ek gaitasun nabarmenez eta kontagintzazko heldutasun sendoz eraiki du eleberri harrigarri hau. Maisutasunez garamatza gertakarien bidetik, jakin-minaren harra sekula hil gabe, pertsonaien egunerokotasunetan barrena, identitate pertsonalaren gaian sakonduz. Ustekabean harrapatuko zaitu bukaerak, hunkitu egingo zaitu.