Besomotz
Egilea: Luis Mariano Ruiz Aguirre
Argitaletxea: Ibaizabal
Ilustratzailea: Esther Lobo
Gaia: Besomotz tximinotxoaren oihaneko legearen kontrako borroka. Girotzea: Nonbaiteko oihana. Laburpena: Besomotz, jaiotzez beso bat bestea baino laburragoa duen tximinotxo ausarta, bere eginahal guztiekin borrokatuko da tximino musuzurien lege krudel baten kontra. Lege horrek dioenez, haietako bat eroriz gero, besteek aurrera jarraitu behar dute hari lagundu gabe. Besomotzek, ordea, Moteltxo eta Txiotxio adiskideen laguntzarekin batera, beste tximinoei erakutsiko die maitasuna eta elkartasuna lege zaharraren gainetik daudela!