Beste gu
Egilea: Asier Mendoza Etxabe
Argitaletxea: Elkar
Kristianek ez du bere aurpegia argi ikusten ispiluan, eta gauza arraro gehiago ere gertatzen
zaizkio: usaimena zorroztea, ahots batzuk entzutea, odolak erakartzea...
Banpiro bihurtzen ari ote da? Aldi berean, jakin-min itzela pizten diote bere etxe parean
bizi diren Morgandarrek: Darel eta Veronika aita-ama misteriotsuek eta Elizabeth
alaba tuntunak. Ageriko istorioak ustekabea dauka gordeta, ordea, umorez eta irudimenez
landuriko kontakizun honetan.