Biharko lurraren hazia. 10 begirada ipar Euskal Herriko laborantxa biologikoaz
Egilea: Maritxu Lopepe
Argitaletxea: Gatuzain
Duela hogei eta hamar urte baino gutxiago, laborantza biologikoan aritzea “martzianoa” izatea zen. Etekin industrialen, ongarri kimiko eta pestiziden,hazkunde intentsiboen garaiak ziren. Ipar Euskal Herrian, segurrenez 68ko Maiatzaren eta Europako beste korronte batzuen eraginpean, “ero” batzuk abentura biologikora murgildu ziren, natura errespetatzeko eta bizi sanoagoa ukaiteko xedeekin.
Gaur, ehun eta berrogei laborari inguru daude Iparraldean biologikoan egiaztatuak. Ez ditugu gehiago errealitateetatik urrun dauden marjinal gisa ikusten, baina heldu diren krisi klimatikoei eta ekonomikoei erantzun eraginkorrak eta etikoak ekartzen dizkieten ekoizle gisa.