Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa
Egilea: Werner Holzwarth
Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka
Ilustratzailea: Wolf Erlbruch
Itzultzailea: Koldo Izagirre
Egun batean, satortxoak burua azaldu zuenean lur meta baten erdian egunaren argitzea ikusteko, burukoa gertatu zitzaion. Biribila eta marroia zen, txorizo baten antza zuen. Baina okerrena hauxe zen: buruan erori zitzaiola! Satorra bere zulotik atera, eta zerbait erori zitzaion buru gainera, txapel kirasdun bat. Orduan, harat-honat ibiliko da, ikaragarri sumindua, han bizi diren animalietatik txerrikeria hori zeinek egin dion jakin nahian: usoa, zaldia, erbia…