Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa (Soinuduna)

Egilea: Werner Holzwarth

Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka

Ilustratzailea: Wolf Erlbruch

Itzultzailea: Koldo Izagirre

“Egun batean, satortxoak burua azaldu zuenean lur meta baten erdian egunaren argitzea ikusteko, burukoa gertatu zitzaion. (Biribila eta marroi zen, txorizo baten antza zuen baina okerrena hauxe zen: buruan erori zitzaiola!)”. Honela hasten da sator temati honen istorioa; buruan hura nork egin zion jakin nahian ibiliko den sator burugogorra. Eta ibilbide horretan aurkitzen dituen animalia ezberdinei galdetuko die ea beraiek izan diren hura egin diotenak... harik eta gai horretan adituak diren eulien informazio zehatza jaso arte eta orduan mendekua hartu. Horixe gainetik ipuin honen argumentua, baina hitzak baino adierazkorragoak dira irudiak kasu honetan. Satorraren haserrea eta harridura (animalia ezberdinek “Nik honela egiten dut” esan eta egin ondoren izandako harridura) ederki islatzen baitira orri guztietan; haserrea galdetzean, harridura erantzunean. Baina horrez gain ipuin honen hogei orrietan ez da behin ere aipatzen gorozkia, gorotza, kaka hitz gakoa; hots “buruko hura”.