Buruz buru

Egilea: Batzuen artean

Argitaletxea: Lanku

Zazpi liburuxka kutxa batean
Hona hemen “Buruz buru” proiektu berria, zazpi liburuxkaz osaturiko kutxa. Izenak berak dion moduan, egitasmoan parte hartu duten zazpi bertsolariak kultur adierazpide desberdinetako sortzaileekin jarri ditugu jolasean: bat-bateko erregistro errimatu eta neurtua alde batera utzi eta hitz lauz erantzun diete beren bikoteek proposaturiko abiapuntuei. Ohikoak ez dituzten lanetan aritu dira gehienak, beraz; batzuk gai-emaile eta besteak, berriz, idazle.
Egileak:
Igor Elortza-Joseba Sarrionaindia | Uxue Alberdi-Danele Sarriugarte | Julio Soto-Gorka Urbizu | Nerea Ibarzabal- Eneko Sagardoy | Andoni Egaña-Ruper Ordorika | Onintza Enbeita- Maite Berriozabal