Caillou jostajarduerak

Egilea: Chouette

Argitaletxea: Aizkorri

Itzultzailea: Nekane Gonzalez Gerriko /Hitzurun

Jostajarduerak liburuan hiru urtetik aurrerako haurrentzako jarduera didaktiko ugari daude. Jarduera horiek atseginak eta dibertigarriak ere badira. Gainera, 100 eranskailu baino gehiago dakartza; guztiak ere txikitxoenak txoratzeko modukoak. Gurasoek orrialdeetako beheko aldeko oharrei erreparatu beharko diete, jarduera bakoitzaren helburuak zer diren jakiteko. Hartara, seme-alabei euren ikaskuntza prozesuan lagunduko diete.