Deabru txikia / Jentila eta Morroia
Egilea: Idoia Alzibar
Argitaletxea: Labayru
Ilustratzailea: Garikoitz Arregi
Herri ipuinak bildumako laugarren liburukia da hau. Aurrekoetan moduan, herrian batutako ipuin bi daukaz, ahozko erregistroari lotuta, herriko hizkeraren estilotik hur, baina irakurtzeko egokituta.
Herri-ondareko ipuinak diran aldetik, Bizkaian batuak gainera, gure aurrekoen pentsakerea eta gure tradizinoko pertsonaiak agertuko dira.
Lehenengo ipuinean hiru estudiante erregearen hiru alaba galduen bila doaz. Baina gura dabena lortzeko deabru txikiari irabazi beharko deutsie.
Bigarrenean jentilak inguruko guztiak ikaratuta daukaz, hata guzti be, morroi txikia ez da kikilduko jentil erraldoiaren aurrean, eta zuhurtasunaren bidez gainetuko jako jentil indartsuari.
Irakurgaien osogarri, testua hobeto ulertzeko eta helburu didaktikoagaz be, jolas antzeko ariketa batzuk datoz liburuaren amaieran. Lagungarriak dira, guztiz, hizkuntza lantzeko, irudimenari bidea ixteko, eta ikasi-olgau bikotea lotzeko.