Deabruaren letaginak
Egilea: Fernando Morillo
Argitaletxea: Gaumin
Deabrua gauean. Zuri begira. Bakarrik zaude. Beldur diozu ilunari? Ez nahikoa. Zu modernoa zara. Ez duzu umekeriatan sinesten. Ez? Ja! Deabrua itzaletan. Zuri begira. Irribarrez. Zuk baino gehiago daki. Zain dago. Zure sekretuak lehertzeko. Sua. Amorrua. Ikara. Ausartzen zara inbokazio bat egiten? ZER eskatzeko? Bazara gauza gaua mendian igarotzeko, izu mitologikoen euripean? Bazara gauza jainko bat hiltzeko? Edo barre egiteko eta jainko bat izaten ausartzeko? Deabrua zuri begira dago. Letaginak distiraka. Haren begiek harrapatu egiten zaituzte. Izurik latzena. Eta zuk hilda egon nahi zenuke. Deabruak zure izua askatuko du. Beldur diozu ilunari? Ja!