Dekameron

Egilea: Giovanni Boccaccio

Argitaletxea: Igela

Itzultzailea: Matías Múgica

Dekameron ehun ipuinez osatutako liburu bat da, haietako batzuk ipuin luzeak, Giovanni Bocca-cciok 1351n bukatua, hiru gai nagusiren inguruan: maitasuna, giza adimena eta patua.

Ehun ipuin horien lokarri gisa, Boccacciok narrazioaren erreferentzia-esparru bat ezarri zuen. Obra izurri bubonikoaren deskribapenarekin hasten da, eta hartatik ihesi doazen hamar gazte, zazpi neska eta hiru mutil, Florentziako aldirietan biltzen dira eta aurkitzen dute berentzako babeslekua.

Entretenitzeko, taldekide bakoitzak istorio bat kontatzen du hirian pasatzen duten gau bakoitzeko eta hortik sortzen da liburuaren izena.
Hemen, 100 ipuin horietatik, hamar hautatu dira, aski adierazgarri izango direlakoan.