Dena sutan

Egilea: Suzanne Collins

Argitaletxea: Alberdania/Erein

Espero zenaren kontra, Katniss irabazlea izan da Gose Jokoetan. Bera eta  12 Barrutiko beste tributua, Peeta Mellark, miraria badirudi ere, bizirik daude oraindik. Katnissek arindu handia sentitu behar luke, zoriontsua ere behar luke izan, bere familiarengana eta bere betiko adiskidearengana itzuli baita, Galerengana. Alabaina, ezer ez da Katnissek nahi lukeen bezala: Gale oso hotz dabil berarekin, Peetak bizkarra eman dio eta Kapitolioaren kontrako altxamendu bat izan delako hotsa hasi da zabaltzen. Eta Katnissek eta Peetak izan dute beharbada zerikusirik altxamendu horren sorreran…