Dora izeneko behorra

Egilea: Vivian French

Argitaletxea: Ibaizabal

Ilustratzailea: David Melling

Itzultzailea: Aitor Arana

Gaia: Ume baten abenturak, zaldun bilakatu artekoak. Girotzea: Gaztelu bat da, leku fantastiko batean. Bildumaren laburpena: Sam J. Butterbiggins-ek zaldun noble bilakatzearekin amesten du. Samek, bere izeba-osaben gazteluko egonaldian, pergamino magikoa aurkitu zuen; bertan zekarren zenbait erronka gainditu behar zituela. Prune lehengusina astunarekin, Egg izebaren bitxikeriekin eta Archibald osabarekin eta bere izaki arrotz guztiekin batera bizitzea ez da erraza izango. Hala ere, pergamino zahar bat aurkitu izanak arrastoa emango dio benetako zaldun noble bilakatzeko, eta guztiak merezi izatea ekarriko du. Laburpena: Samen ametsa zaldun noblea izatea da, eta horretarako sei proba gainditu beharko ditu. Oraingoan Samek zaldi zuri bat aurkitu behar du. Baina Samek eta Prunek izeba Eglantineren enkargua jasoko dute: Horace basurdea bere jabeari itzuli behar diote, eta ezingo dira zaldi bila joan. Samek bere ametsa bertan behera utzi beharko ote du?