Dragoi aita-semeak

Egilea: Alexandre Lacroix

Argitaletxea: Ibaizabal

Ilustratzailea: Ronan Badel

Itzultzailea: Jesús Otzerinjauregi

Gaia: Dragoi aitak semeari etxe batzuk erre behar dituela esaten dio; dragoi gazteak ordea ez ditu gizakien etxeak erre nahi, hauek onak baitira berarekin. Girotzea: Gaur egun. Laburpena: Aitari benetako dragoia dela frogatzeko, Strokkurrek auzoko herriko etxe batzuk erre behar ditu. Tradizioak hala agintzen du! Baina Strokkur ez dago oso pozik. Nekez botatzen du sua, eta garrantzi gabeko gauzaren bat egiteko soil-soilik, ahoratzeko barraskiloren bat edo beldarren bat erretzeko, adibidez. Jakingo ote du bere milurteko familia zaharrari ohore egiten?