Dragoiek ez dakite igerian
Egilea: Vivian French
Argitaletxea: Ibaizabal
Ilustratzailea: David Melling
Itzultzailea: Aitor Arana
Gaia: Ume baten abenturak, zaldun bilakatu artekoak. Girotzea: Gaztelu bat da, leku fantastiko batean. Bildumaren laburpena: Sam J. Butterbiggins-ek zaldun noble bilakatzearekin amesten du. Samek, bere izeba-osaben gazteluko egonaldian, pergamino magikoa aurkitu zuen; bertan zekarren zenbait erronka gainditu behar zituela. Prune lehengusina astunarekin, Egg izebaren bitxikeriekin eta Archibald osabarekin eta bere izaki arrotz guztiekin batera bizitzea ez da erraza izango. Hala ere, pergamino zahar bat aurkitu izanak arrastoa emango dio benetako zaldun noble bilakatzeko, eta guztiak merezi izatea ekarriko du. Laburpena: Samen ametsa zaldun noblea izatea da, baina ez daki nola lortuko ote duen. Gurasoak bidaian joan direnez, Samek Mothscale Gazteluan bizi beharko du bere lehengusina Prune gogaikarriarekin, osaba Archibald zelebrearekin eta izeba Eglantinek zaintzen dituen animalia bitxiekin. Samek eta Prunek, Godfrey dragoia putzu batean harrapatuta gelditzean, Sami ametsa egia bihurtzen lagunduko dion zerbait berezia aurkituko dute.