Drakula
Egilea: Bram Stoker
Argitaletxea: Hiria
1897an DRAKULA lehen aldiz argitaratu zenetik, leku erpinean ageri zaigu literatura fantastikoan. Bram Stokerren eleberri ezagun hau erdi aldeko Europako herri sineskeretan sustraiturik dago. Egileak liburu erakargarria idaztea lortu zuen eta haren indarra nekez islatuko da bertsio zinematografikoetan.
Kontakizuna, tarteka liluragarria eta ikaragarria, errealitatearen eta irudimenaren bideetan nahasten zaigu, maisuki uztartzen dituela maitasunaren mundu zehazkaitza eta izuikararena, Drakula kondearen beraren bitartekaritzaz.