Efektu bereziak

Egilea: Jordi Sierra i Fabra

Argitaletxea: Ibaizabal

Itzultzailea: Iraitz Urkulo

Gaia: Antoniok erabaki behar du datozen joko olinpikoetan 1.500 metroko karreran lehiatzeko marka izateko substantzia dopatzaileak erabiliko ote dituen. Girotzea: Gaur egun, Bartzelonan eta Madrilen. Laburpena: Antonio, gazte bartzelonarra, atletismoaren prodijiotzat hartzen da. 17 urte zituenean, bi marka garrantzitsu lortu zituen 1.500 metroetan, baina, azken urtean, ez du jarraitu aurrera egiten. Orain joko olinpikoetara joateko plaza eman diezaiokeen karrera korritu behar du, baina porrot egiteko beldur handia du, batez ere familiaren, lagunen eta kirolean dituen kideen aldetik duen presioagatik. Bere entrenatzaileak proposatu dio substantzia dopatzaile berri bat hartzea, baina, azkenean, Antoniok lortu du beharrezkoa den gutxieneko denbora betetzea, substantzia hori hartu gabe.