Egun haizetsua

Egilea: Sheila M. Bird / Charlotte Middleton (ilustratzailea)

Argitaletxea: Ttarttalo

Williamek oso marrazki polita egin du: zaldi bat, zuhaitz baten ondoan, zelai batean, eta eguzkia bete-betean jotzen. Williamek aitatxori oparitu nahi dio marrazkia, baina haurtzaindegitik etxerako bidean haizeak marrazkia eramango dio eta orduan hasiko da abentura… Ikusiko al du aitatxok Williamen marrazkia? Bizitzak jartzen dizkigun frogeei buruzko istorio xarmangarria.