Egun on, kimu txiki
Egilea: Anne Cahray
Argitaletxea: Ibaizabal
Ilustratzailea: Anne Cahray
Itzultzailea: Garazi Otegi (Saretik)
Gaia: Liburu honen bidez, txikienek gorputza eta burua uztartu ahalko dituzte, lasaitasuna aurkitzeko, ariketa erraz batzuen bidez. Laburpena: Brain gym-ean oinarrituta, liburu honek txikienentzako erlaxatzeko lau ariketa proposatzen ditu, mugimendu eta hitzekin. Ariketa bakoitza bi zatitan aurkezten da, testu labur eta errazekin, irudiz lagunduta: lehenengo, guraso edo irakasleei ematen zaien azalpen bat eta, bertan, ariketa nola egin eta zertarako balio duen zehazten da; bigarrenik, erlaxazio bakoitzari buruzko irudiak dituen testu bat ematen da, umeekin irakurtzeko.