Egunaren hondarrak

Egilea: Kazuo Ishiguro

Argitaletxea: Elkar

Itzultzailea: Iñigo Roque / Amaia Apalauza

Kazuo Ishiguro iazko Literatura Nobel saridunaren eleberri ospetsuena da “Egunaren hondarrak”, Iñigo Roquek eta Amaia Apalauzak, Jokin Zaitegi bekaren laguntzaz, bikainki euskaratua. Nobelak etxe handi bateko maiordomo baten bizitza kontatzen digu, lehen pertsonan, eta harrigarria da, bai pertsonaiaren karakterizazioa, bai haren bitartez kontatzen zaigun garai historikoaren deskribapena ere. Nobela hau izen bereko film arrakastatsu baten oinarria izan zen.