Egunkaria amets baten egia
Egilea: Txema Ramirez de la Piscina, Teresa Agirreazaldegi, Pedro Ibarra eta Ramon Zallo
Argitaletxea: Elkar
Egunkaria amets baten egia. Idazki honen izenburuak, zalantzarik gabe, ondo betetzen du edozein izenburuk bete behar duen eginkizunik behinena: berez mintzo da, bereganatu egiten du irakurlea. Baina Euskaldunon Egunkaria-z ari garela, zerbait argitu beharra dago. Zein da amets hori, hamabi urtz egia bihurturik hain ederki funtzionatu zuen proiektu gogo-bizigarri hura? Ala Egunkaria auziaz ari gara, ametsa amesgaizto bihurtuta dagoen honetan, denok dakigun moduan polizializatu, judizializatu eta kriminalizatu ondoren?
Liburu hau lehenbiziko galderaren erantzuna da. Bigarrenerako, izango da denbora aurrerago.