Elurra galtza motzetan
Egilea: Gabriel Korta
Argitaletxea: Autoedizioa
Bakardadeari buruz hausnartu du Kortak lan honetan: “Badakizue, askatasunaren prezioa bakardadea dela”, adierazi du liburuaren hitzaurrean. Poesia eta poetak ere aipatzen ditu, “poetak hizkuntzarekin egiten du lan” bezalako hitzekin. Ehun inguru poesia bildu ditu liburuan, eta berak egindako irudiekin osatu du. Iñaki Bastarrikaren laguntza izan du eta bera izan da editorea. Bastarrikari eskaini dizkio hitz batzuk liburuan.