Elurra ikusi dut
Egilea: Xabier Lete Bergaretxe
Argitaletxea: Elkar
Xabier Lete, Elurra ikusi dut, Koldo Izagirre: Lete izan da gure poesia garaikidean izen nagusietako bat, bai idatziz aritu denean, bai kantuan. Alderdi biak hartu ditu kontuan Koldo Izagirrek antologia hau prestatzean. Poemak kontestualizatu ditu, batzuk besteekin harreman dialektikoan jarri, eta epilogo gogoangarri bat idatzi ere bai, Leteren alderdi eztabaidagarrienei ixkin egin gabe, poeta oiartzuarra bere osoan eta barnetasun minenean ulertzeko.