Entzun! Disko-liburua 60
Egilea: eragin.com
Argitaletxea: Entzun
Entzun!en 60. zenbakia, hirugarrena da formatu liburuan ateratzen duguna. Oraingo honetan, Euskal Herriko soto eta estoldetara jaitsi gara, Daniel Clowes marrazkilari amerikanuaren tintazko lerroak segitu ditugu, Arcade Fireko lagunek mundua dakusaten altitudeetaraino igo gara eta Euskal Herriak eman dituen azken nobedadeen gainean planeatu dugu liburuaren kolorezko 144 orrietan zehar. Guzti hau, gure ohiko atalekin eta etxeko 17 talderen beste horrenbeste kantu biltzen dituen CD bilduma batez lagundu dugu, zeina, gainera, gure musika eszenaren lagin interesgarria ere baden. Eta ez, prezio honengatik (liburua + CDa, 15 euro) ezin da gehiago eskatu.