Erakusleihoan
Egilea: Karmele Mitxelena Etxebeset
Argitaletxea: Erein
Ilustratzailea: Irrimarra
Amak halaxe nahita, saxofoia jotzen ikasi zuen semeak. Eskolatik bueltan, bere gelan sartu eta ez zion amak afal ordura arte deitzen. Aspertuta, leihotik begira ematen zituen orduak, eta iruditzen zitzaion begiratzen zituen leiho haien atzean bizi zen jendea bera baino zoriontsuagoa zela. Ordurako aita hila zen, eta bazekien amarentzat ez zela musika garrantzitsua, baina lustrea ematen zion familiari...